Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: abendua, 2023

Begirada bat atzera, beste garai bat hasteko

Irudia
 Egun hauetan  eman diren baldintza batzuk direla eta, atzera begiratzen dut gaurkoan, nire karrera osora. Ontzi asko igaro ditut bertan zehar, eta denei buruz pixka bat hitz egin nahi dut, haiek zerrendatuz.  Lehenengoa ITXAS EDER izan zen. Ontzi zaharra, eta oso zaharkitua garai haietan. Oso gutxi arrantzatzen zuen, aldi batetik ontzia hondamendi hutsa zelako, beste alde batetik giza talde trebe bat ez zegoelako. Ontzi horretan gaur egun absurdutzat jotzen ditudan gauza batzuk bizi izan nituen (armadorea patroia kaleratzen tripulazio osoaren aurrean, sukaldaria kamareroarekin ostika, armadorea eskifai-kide batekin oihuka eztabaidatzen, azken kitapena eskatu zuelako alde egiteko eta ez itzultzeko). Giro horrekin logikoa da han jende gehiegi egotea lehenengo eta alde batera azken kanpaina egiten. Balio zuenak, alde egiten zuen. Ni ez nintzen tripulatzaile trebea, ezta hurrik eman ere, baina ez nuen bigarren kanpainarik egin. Beraz, hegan egin nuen, eta oso urrutira joan n...

Leopoldina Rosa, edo euskaldunak ginenean pateretan bidaiatzen genuenok.

Irudia
Askotan tokatzen zait analfabeto funtzionalen bat entzutea beren jatorrizko herrialdeetako gosetik eta gatazketatik ihesi dabilen jendea izorratzen, ez hain aspaldi Europa osoa emigratzaileen lurraldea izan dela ahazturik. Zeri egiten diote ihes XXI. mendean patera batean sartzen diren afrikarrek? Gerra eta gosez, batez ere. Zeri egiten genuen ihes XIX. mendeko euskaldunok? Gerra eta gosez, batez ere.  Zehaztu dezagun. 1842. Ipar Euskal Herrian, gaur egun "Iparralde" edo "frantziar euskal-herria" deitzen diogun hortan "uztaileko monarkia" bete-betean dago. Frantziako iraultza atzean geratu da (oraingoz), baita harek ekarri zuen guztia, hainbat gerra barne, Napoleon Bonaparteren agintaldia... Erregea Luis Felipe Orleansekoa da, denborarekin Frantziako azken erregea izango zena (nahiz eta gero Napoleon III.a enperadore tituluarekin erregetu). Baina monarkien boatoaz eta izen handiez harago, nola bizi zen herria? Bada, xehetasun argigarri baten ikusiko dugu.1...